Aurreztu dirua, aurreztu emisioak

Ez ordaindu ordainsaririk, ez elektrizitate-kargurik, eta
aurreztu atmosferara tona CO2 gutxiago isurtzen. Izan zaitez autokontsumoaren aldaketaren parte!

Aurreztu orain

Zierbenaren izenean eta Zierbenarentzat

Hemen sortutako Zero Km-ko energia berriztagarria kontsumitu, eta udalerri jasangarriagoa sortzen lagundu. Zatoz Zierbenako Tokiko Energia Komunitate berrira!

Parte hartu

TEK osatzen duten eraikinak

Hauek dira gaur egun udalerrian dauden eraikinak. Proiektu honetan parte hartu ahal izateko, beheko zerrendako higiezinetatik 500 metro baino gutxiagora egon behar du zure etxeak. TEK Zierbena sortuko den eraikinetako bat Arraun Kluba izango da.

REMO CLUBA
Potentzia: 25 kWp 
Azalera erabilgarria: 250 m2
Plaka kopurua: 65

POLIKIROLDEGIA
Potentzia: 50 kWp 
Azalera erabilgarria: 750 m2 
Plaka kopurua: 135

TEK Zierbena, zenbakitan

Bizkaiko Udaleko 1go

Energia Komunitatea

1.000 m2

instalazio fotovoltaiko

75 kW 

eguzki-energia

125

etxe eta denda autokontsumoan

200

eguzki-plaka

736

tona CO2 gutxiago

Zergatik Zierbenako TEK

Gure udalerrian Km 0 energia jasangarria sortzen laguntzen duzulako. Izan ere, lagundu egiten duzu Zierbena herri aitzindari bihurtzen hiriko energia-kontsumoaren eredu berri eta integratzaileago eta jasangarriago batean. Europako Batasunak sustaturiko kontsumo elektrikoaren eredu berri batean parte hartzen duzulako, kontsumitzaileen zeregin aktiboagoa bultzatzeko.

Parte hartu nahi dut

Aurreztu orain

Zer da Zierbenako TEK?

TEK Zierbena udalerriko Tokiko Energia Komunitatea da, Zierbenako Udalak sustatua, Zierbena Arraun Elkartearen partaidetzarekin eta Edinorren lankidetzarekin. Ekimen aitzindaria da, eta autokontsumo energetiko garbiagoa, eraginkorragoa eta merkeagoa sustatzen du herriko bizilagun guztien artean.

Eredu berria

Europar Batasunak sustatutako Energia Komunitateak, herritarrek eredu elektriko deskarbonizatuago, deszentralizatuago eta demokratikoago batean parte hartzeko bidea dira.

Parte hartu nahi dut

Ezaugarriak

Hiri-inguruneetan energia sortzen duten instalazioak eraginkorrak, irisgarriak, malguak eta seguruak dira, eta, jakina, KM 0, azken kontsumitzailearengandik 500 metrora baino gutxiagora daudelako.

Gehiago jakin nahi dut

Onurak

Proiektu honetan parte hartzean, zure fakturan aurreztuko duzu, kudeaketaren gardentasuna, kontratuaren iraupenaren malgutasuna eta %100 berriztagarria den energia-bermea izango dituzu.

Berdea izan nahi dut

Konektatu Zierbenako eguzkira

Hemen da energiarik garbiena, eraginkorrena eta
merkeena

Konekta zaitez

TEK Zumarragan parte hartzen badut, nola lagunduko diot nire udalerriko iraunkortasunari?

  • Udalerrian bertan km0 energia berriztagarria sortuz eta hirigintzako afektazioarik gabe eginez, plakak udal erainkinetako eta Arraun Klubeko teilatuen gainazaletan instalatzen baitira.
  • Aitzindari bihurtu da Zierbena, herritarren protagonismoan bere udalerrian bertan energia berriztagarria sortzeari eta Europar Batasunak sustatzen dituen tokiko energia-komunitateen garapenari dagokionez.
  • Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzen. Helburu horien helburua, "hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, erresilienteak eta jasangarriak izatea" da.
  • % 100 berriztagarria den energia-kontsumoarekin konprometituko zara, TEK Zierbena osatuko duten 125 etxe eta dendek jatorri berriztagarriko bermea duen energia kontsumituko baitute.
  • TEK Zierbenako plaken eguzki-energiaren ekoizpenak atmosferara urtean CO2ko 30 tona gutxiako isurtzea suposatzen du, hau da, udalerrian 25 urtean CO2 xurgatuko luketen 3.000 zuhaitz landatzea bezala.

Nork har dezake parte?

Instalaziotik gehienez 500 metrora dauden etxebizitzetan bizi edo denda txikien titularrak diren pertsona guztiak.

Zergatik 500 metro?

Hala ezartzen du erregulazioak (244/2019 ED) autokontsumo partekatuaren aurrezkiez baliatu ahal izateko.

Zer gertatzen da nire etxebizitza edo denda 500 metroko erradioan ez badago?

Pertsona horiek bere etxebizitza edo dendatik hurbilago dauden eraikin berriak sartzen diren momentuan sartu ahal izango dira TEK Zierbena.

Nolanahi ere, TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.

500 metroez gain , beste baldintzaren bat dago?

Bai. Etxebizitza edo denda behe-tentsioko sare elektrikora konektatuta egon behar da, baina etxebizitza guztiek eta ia denda gehienek betetzen dute baldintza hori.

Zer behar dut aurreinskripzioa egiteko?

Webgunean eskatzen diren datuak bete eta behar bezala bete ondoren agertzen den "Bidali" botoian klik egin.

Datu horiek Zierbenako Udalaren 946 365 336 telefono zenbakira deituz edo info@tekzierbena.eus helbide elektronikora bidaliz.

Nork bete behar du aurreinskripzio eskaera?

Etxebizitza edo dendako argindarraren faktura bere izenean duen pertsonak.

Zein da nire betebeharra aurreinskripzioa egitean?

Bat ere ez. TEK Zierbenan parte hartzeko interesa duzula erakustea da.

Zer egin behar dut aurreinskripzioa egin ondoren?

30 eguneko epean, erraztutako helbide elektronikoan jakinaraziko dira TEKen alta emateko egin beharreko urratsak.

TEK Zierbenan alta emateko erabakia hartu aurretik, horrek dakartzana azalduko dugu, eta baita kasu bakoitzean ekarriko duen energia eta ekonomia aurrezpena ere. Horrez gain, edozein zalantza edo galderari erantzungo dugu.

Zer gertatzen da eskaerek aurreikusitako etxebizitza edo denda kopurua gainditzen badute?

Eskaerak TEK Zierbenak ezarriko duen lehentasun irizpidearen arabera antolatuko dira.

Hasieran aurreikusitako 125 plazetan sartzen ez direnek, jakinarazpen bat jasoko dute emandako helbide elektronikoan, itxaron-zerrendan duten posizioaren berri emateko, kasu horretan sortuko baita.

TEKek egingo duen sare-energiaren erosketa mankomunatuari atxikitzeko aukera eskainiko zaie, eta horrek % 100 energia berriztagarria emango die prezio zuzen eta lehiakorrean.

Elektrizitate guztia eguzki-plaketatik jasoko dut?

Kontsumitzen duzun energia elektrikoaren % 25 eta % 30 jasoko duzu eguzki-plaketatik. Gainontzekoa, sare elektrikotik etorriko da, baina % 100 berriztagarria izango da.

Nola funtzionatzen du eguzki-energiaren eta sare-energiaren konbinazioak?

Zenbat eguzki dagoen eta zenbat kontsumitzen den arabera izango da:

  • Plakek ordubetean kontsumitzen den guztia sortzen badute, kontsumoa %100 eguzkiarena izango da, plaketatik datorrena.
  • Plakek ordubetean ez badute ezer sortzen, kontsumoa % 100 sarearena izango da.
  • Plakek ordubetean kontsumitzen dena baino gutxiago sortzen badute, elektrizitatearen zati bat eguzkiarena izango da, eta bestea, sarearena, beti ere, berriztagarria izango dena.

Nola nabaritzen da eguzki-energiaren eta sareko energiaren konbinazioa eguneroko bizitzan?Nola nabaritzen da eguzki-energiaren eta sareko energiaren konbinazioa eguneroko bizitzan?

Ez da inola ere nabaritzen. Hornidura eta energia kontsumitzeko beharrak une honetan dauden modu eta berme berberekin egingo dira.

Beharrezkoa da etxean instalaziorik egitea?

Bat ere ez. TEKen parte hertzeko eta eguzki-plakek sortzen duten energia aprobetxatzeko, ez da beharrezkoa inolako obrarik egitea, ez eta instalaziorik egitea ere etxebizitzetan eta dendetan.

Zein mantentze-lan behar ditu eguzki-instalazio batek?

Mantentze-lana oso erraza da, instalazioaren egoera egiaztatzen duen eta plakak garbitzen dituen urteroko bisita.

Instalazioa monitorizatuta egongo da, eta, horri esker, plaken egoera jakin ahal izango da une oro.

Gainera, instalazioak lehenengo 10 urteak beteko dituen bermea eta ezustekoak estaltzeko asegurua izango ditu.

Zenbat denboran egon naiteke TEKen?

Plaken bizitza erabilgarria 25 urtekoa dela kalkulatzen da, beraz, nahi duenak CELan parte har dezake denbora horretan. Zentat eta handiagoa iraunkortasuna, orduan eta gehiago aurrezten da.

Baja eskatzera behartuko lukeen arrazoi bakarra, TEKeko instalazio batetik 500 metroko erradiotik kanpo dagoen etxebizitza batera aldatzea da.

Irauteko konpromisorik badago?

Ez dago iraupen-betebeharrik, TEKeko parte-hartzaileak nahi dutenean eman dezakete baja, inolako arrazoirik eman gabe.

Bi hilabete lehenago abisatzea gomendatuko zaie, euren ordezkapena ondo antolatu ahal izateko.

Zenbatekoren bat ordaindu behar diot TEK Zierbenari baja emateagatik?

Ez, bat ere ez.

Norbaitek baja ematen badu, niri eragiten dit?

Ez, beste parte-hartzaile batek ordezkatuko du eta dena berdin jarraituko du.

TEK da eguzki-instalazioaren jabea?

Bai, TEK da instalazioaren inbertsioa egiten duena eta, ondorioz, instalazioaren jabea.

Zein betebehar ekonomiko ditut TEKen parte hartzean?

Zierbenako TEKek, autokontsumoko beste eredu batzuek ez bezala, ez du behar instalazioaren kostua finantzatuko duen hasierako inbertsiorik.

TEK Zierbenan alta emateko erabakia hartu aurretik, horrek dakartzana azalduko dugu, eta baita kasu bakoitzean ekarriko duen energia eta ekonomia aurrezpena ere. Horrez gain, edozein zalantza edo galderari erantzungo dugu.

Zein aurrezki ekonomiko lortuko nuke TEK Zierbenan parte hartzen badut?

Autokontsumoko eguzki-instalazioak hau dakar: 500 metro baino gutxiagora egoteagatik erabiltzen dutenek, ez dituzte ordaintzen ez bidesari-kostuak, ez plakek sortzen duten energiagatiko karguak.

Bigarren aurrezkia TEKek bere kideek behar duten gainontzeko energia elektrikoa batera erostean lortzen da. Modu bateratuan eta aholkularitza teknikoarekin erostean, herritarrek eta dendek lortzen dituzten prezioak, banaka lortuko lituzketenak baino hobeak dira.Gainera, urteroko erosketak direnez, une bakoitzean dauden tarifa-eskaintza onenez baliatzen da TEK.

TEKen alta eman aurretik, interesdun bakoitzari TEKen parte hartuz lor ditzakeen aurrezkien banakako kalkulua egingo zaio.

Nola arautzen da TEK Zierbenaren funtzionamendua?

TEK Zierbenak estatutu batzuk ditu, eta horiek parte-hartzileei jakinarazten zaizkie alta eman aurretik.

Estatutuak honako printzipio hauetan oinarritzen dira: jasangarritasuna, gardentasuna, gobernantza demokratikoa eta TEKen funtzionamenduaren sinpletasuna.

Sustatzailea:

Laguntzailea:

Eman izena

Castellano  -  Euskera

Zierbenako Udalaren proiektu bat

Ohiko galderak

Sustatzailea:

Laguntzailea:

Parte hartu: